
Emozioak adimen gaitasun handiaren bihotza eta arima dira.Adimen gaitasun handiak
Zer da adimen gaitasun handia?
Ez dago gaitasun handien definizio bakar bat. Hala ere, 2019an, AEBko National Association for Gifted Children (NAGC) elkarteak —azken hamarkadetan gaitasun handiaren kontzeptualizazioak izan duen aldaketa ikusita eta aldaketa hori jasoko zuen definiziorik ez zegoenez— dohainaren edo gaitasun handiaren (giftedness) kontzeptua birdefinitu zuen honela:
Students with gifts and talents perform - or have the capability to perform - at higher levels compared to others of the same age, experience, and environment in one or more domains. They require modification(s) to their educational experience(s) to learn and realize their potential. (1. orr.)
Dohainak eta talentuak dituzten ikasleek beren adineko, esperientziako eta inguruko beste batzuekin alderatuta maila altuagoetan jarduten dute —edo jarduteko gaitasuna dute— eremu batean edo gehiagotan. Aldaketak behar dituzte beren hezkuntza-esperientzian ikasteko eta beren potentziala garatzeko.
Gainera, gaineratzen du arraza, etnia, kultura eta maila ekonomiko guztietatik datozela; beren gaitasunak garatzea ahalbidetuko duten aukerak eskuragarri izan behar dituztela; esku-hartze espezializatu eta egokiak eskatzen dituzten ikaskuntza- edo prozesamendu-nahasmenduak izan ditzaketela; laguntza eta orientazioa behar dituztela garapen sozioemozional eta potentzialtasun egoki baterako; eta, beren beharrak aldakorrak direnez, behar dituzten zerbitzuak ere askotarikoak izaten direla.
Halere, Silvermanek eta Millerrek (2009), euren kontsultara joaten ziren gaitasun handiko haurren gurasoen jarrerak azken hiru hamarkadetan behatu ondoren, neuroaniztasun horrek bi ikuspegi dituela jabetu ziren: ikuspegi maskulinoa (Galtonekin hasi zena) eta ikuspegi femeninoa (Hollingworthekin hasi zena) bezela izendatu zituztenak. Gaitasun handien ikuspegi maskulinoa bikaintasun-potentzialaren bilaketan oinarritzen da, hau da, lorpenari edo lorpen-potentzialari begiratzen dio, eta horixe izan da azken mendeko ikuspegi nagusia. Ikuspegi horren pean daude eredurik ezagunenak, hala nola Howard Gardner, Joseph Renzulli, Francoys Gagné, Robert Sternberg eta Abraham Tannenbaumenak. Idazleen arabera, ordea, talentuaren garapenari emandako garrantziaren ondorioz, arloak alde batera utzi du gaitasun handiko pertsonaren barne-esperientzia, eta horixe da, hain zuzen ere, ikuspegi femeninoaren oinarria. Ikuspegi femeninoaren muina gaitasun handiko haurra bera da, eta ez lortu dezakeena. Ikuspegi honetatik, garrantzitsuena haurrak nola pentsatzen, sentitzen eta esperimentatzen duen jakitea da (Grant eta Piechowski, 1999).
Bigarren ikuspegitik, beste definizio honek deskribatuko luke hobekien gaitasun handiaren kontzeptua:
Giftedness is asynchronous development in which advanced cognitive abilities and heightened intensity combine to create inner experiences and awareness that are qualitatively different from the norm. This asynchrony increases with higher intellectual capacity. The uniqueness of the gifted renders them particularly vulnerable and requires modifications in parenting, teaching and counseling in order for them to develop optimally. (The Columbus Group, 1991; Silverman eta Miller-en aipatua, 2009, 110. orr.)
Gaitasun handia garapen asinkrono bat da; bertan, gaitasun kognitibo aurreratuak eta intentsitate handiagoa konbinatzen dira arauaren aldean kualitatiboki desberdinak diren barne-esperientziak eta kontzientzia sortzeko. Asinkronia hori handitu egiten da adimen-gaitasuna handiagoa denean. Gaitasuna duten pertsonen berezitasunak bereziki ahul bihurtzen ditu, eta aldaketak eskatzen ditu gurasotasunean, irakaskuntzan eta aholkularitzan, modu egokian garatu daitezen.
Begirada guztiak, kontutan hartzekoak esku-hartzerakoan.