
Zoriontasunaren sekretua, hemen eta orain erabat presente gauden une horretan betetzen da.Zerbitzuak
Hauek dira HANDITZEN psikologia-kontsultan eskaintzen diren zerbitzuak:
Kontsultako saioak
Norbanakoei, bikoteei eta familiei zuzenduak. (*)
Adimen gaitasun handiekin nahiz psikologiarekin lotutako beste gai batzuek lantzeko.
Saio bakoitzaren ohiko iraupena: ordu 1.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 eta 15:00-19:00.
Prezioa: 70 euro/ordua.
(*) Haur eta nerabeen kasuan gurasoekin ere lan egiten da.
Hitzordu bat hartzea edo informazio gehiago jasotzea nahi izanez gero, jarri nahi baduzu harremanetan eta ahalik eta azkarren erantzungo zaitut:
amaia@handitzen.eusGurasoentzat hitzaldi eta formakuntzak
Adimen gaitasun handiarekin eta hezkuntzarekin orokorrean lotutako gaiak, gurasoei begira prestatuak.
Antolatu ahala agendan agertuko dira eta bertan eskainiko da bakoitzaren informazio zehatza.
Ikastetxeentzat formakuntzak
Adimen gaitasun handiei buruzko sentsibilizazioa, detekzioa edo/eta esku-hartzeari buruzko formakuntzak ikastetxeetan.
Ikastaroren bat antolatzea edo informazio gehiago jasotzea nahi izanez gero, jarri nahi baduzu harremanetan eta ahalik eta azkarren erantzungo zaitut:
amaia@handitzen.eusOharra: agenda kontuengatik, ahal dela formakuntzak aurreko ikasturtean adostea komeni izaten da.